Tolosaldeko garraio publikoaren ordutegiak eta bidegorri sarearen mapa bildu dituzte web orrialde batean.
22·11·2021
Tolosaldea Garatzenek garraio publikoari dagokion informazioa bildu eta bidegorri-sarearen mapa osatu du. Informazio guztia web orrialde batean bildu du eta erabilgarri dago hurrengo estekan: Mugikortasun jasangarria Tolosaldean
Hainbat garraiobideri buruzko informazio dago eskuragarri, besteak beste, autobusa eta trena. Eduki osagarria ere jarri dute, kasurako, Gipuzkoan barrena eta Gipuzkoatik kanpo mugitzeko zerbitzuak.