Testuinguru horretan, ate irekiak antolatu ditugu ekainaren 8, 9 eta 10erako, nahi duen edonori euskaltegia erakusteko eta gure zerbitzuen berri emateko. Kontuan izan behar da, gainera, ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duenak %10eko deskontua izango duela matrikula egiten duenean. Beraz, herritarrak animatu nahi ditugu euskaltegia ezagutzera etor daitezen, eta, euskara ikasi nahi izanez gero, aurrematrikula egin dezaten.
Más artículos como este