Otsailaren 17an egingo dute, eta gonbidapena zabaldu dute bileran parte hartzeko.

2022·01·27

Bizi-Nahi erretiratuen elkarteak urteko batzarrerako deialdia luzatu du. Otsailaren 17an (osteguna) egingo dute, eta bi txanda izango ditu: 16:30ean, lehena; eta, bigarrena, 17:00etan. 

Elkartearen zuzendaritzak bilerara bertaratzeko beharra nabarmendu du, gai garrantzitsuak landuko dituztela-eta.

Honakoak dira landuko dituzten gaiak:

  • 2020-2021 urteko jardueren irakurketa.
  • 2020-2021 urteko elkartearen balantze ekonomiko zehatza.
  • 2022 urterako ekimenak aurreikusi.
  • Zuzendaritza-batzordearen berritze partziala. 
  • Galdera-eskariak.