jueves, abril 18, 2024
11.5 C
San Sebastian

Pantaila bidezko klase osagarriak eskainiko dituzte Belabieta kiroldegian – Noticias

Más Leídos

Ibarrako udalak abenduaren 9an jarriko du martxan sistema berria, eta hilabete osoan zehar ate irekiak egingo dituzte herritarrek probatzeko aukera izan dezaten.

Abenduaren hasieran jarriko da martxan Belabieta kiroldegiko eskaintza berria: pantaila bidezko kirol-klaseak. Erabilera anitzeko gelan eta Cicling gelan pantailak jarriko dituzte, eta horietan hainbat motatako klaseak jarriko dituzte erabiltzaileek jarrai ditzaten. Abenduan ate irekietako saioak egingo dituzte, horrela, bazkideek zein herritarrek aukera izango dute sistema berria probatzeko. Luis Lasa Muñagorri Ibarrako udaleko kirol zinegotzia da, eta pantaila bidezko sistemaren nondik norakoen inguruan hitz egin du.

Nola funtzionatuko du sistema osagarri honek?

Aurrez aurreko klaserik ez dagoenean erabilera emango diegu Cicling eta erabilera anitzeko gelei. Telebistetan jarriko dituzte eskolak, eta ordu bete inguruko saioak izango dira. Ordutegiaren arabera klase ezberdinak eskainiko dituzte: Zumba, GAP, pilates…

Zergatik behar du kiroldegiak horrelako espazio bat?

Gaur egungo gizartean ohiturak aldatzen ari dira, eta beharrezkoa da ordutegi zabalagoak eta malguagoak eskaintzea. Telebista-sistema hori osatzeko aukera berritzailea da. Aurrez aurreko taldeak osatzea zaila izaten da batzuetan, eta eskaintzeko ditugun ordutegiak zurrun samarrak izaten dira. Aldi berean espazio horiek erabilera murritza izaten dute klase presentzialetatik kanpo eta horiei erabilera ematea interesgarria iruditu zitzaigun.

Zein onura ditu herritarrentzat eta bazkideentzat?

Telebistetako klaseak ez dira inoiz aurrez aurreko klaseak bezain gogorrak izango, baina aukera osagarri gisa ikusten ditugu. Alde batetik, klase presentzialetan izena eman duten, baina bere orduan bertaratzeko arazoa izaten dutenentzat, ordu hori berreskuratzeko aukera berri bat da; eta, bestetik, ordutegi finkoetara lotu nahi ez edo ezin duenarentzat ere aukera da, baita gauza ezberdinak probatu nahi dituztenentzat ere.

Nolakoa izango da harpidetza?

Abenduan ate irekiak egingo dituzte, bazkideek eta edozein herritarrek probatzeko aukera izan dezaten. Web orrian zintzilikatuko dute ordutegia, herritarrek jakin dezaten ze ordutan ze klase dagoen. Era berean, komenigarria izango da kiroldegira deitzea lekua erreserbatzeko, klaseek edukiera mugatua izango baitute. Orokorrean, malguak izateko asmoa daukagu eta erabiltzaileen zaletasunen eta beharren arabera ordutegiak eta klaseak egokitzeko hautua egin dugu. Urtarriletik aurrera, berriz, hiru hileko kuotak izango ditugu: astean bi ordu egiteko aukera 30 euroren truke (30euro/hiruhilekoa); izen ematea udaletxean egin beharko da.

Última Hora

Bangardia Psicología Aplicada, psicólogas Madrid especialistas en la atención psicoeducativa

Con sesiones donde predomina el interés por incidir favorablemente en el crecimiento personal, profesional y familiar, el auge de...
Más artículos como este