martes, abril 23, 2024
11.3 C
San Sebastian

Otsailetik urrira 5.607 kilo hiri hondakin sakabanatu bildu dituzte Ibarran – Noticias

Más Leídos

Hilero Urzain Taldeko kideak gerturatzen dira aurretik identifikatutako zaborren jatorri-fokuetan aurkitzen diren hondakinak biltzera.

Itsas inguruneko zabor-isuriak arazo globala bihurtu dira eta areagotzen ari dira. Europako Ingurumen Agentziaren (EIEA) arabera, urtero 10 milioi tona zabor joaten dira munduko itsaso eta ozeanoetara. Kalkulatzen da hondakin horien %20 itsas jardueretatik datorrela, eta gainerako %80a lehorretik, neurri handi batean, kontzientziazio publikorik ez dagoelako; izan ere, ibaietan amaitzen duten hondakinak kontrolik gabe isurtzen dira, eta azkenean itsasora eta ozeanoetara iristen dira.

Zabor sakabanatuek sortutako arazoari aurre egiteko helburuarekin, Ibarrako Udalak naturguneen zaintza gauzatzen du 2021eko otsaila geroztik. Nola? Herrian sakabanatutako zaborraren jatorri-fokuak aztertu ostean, hilero Urzain Taldeko kideak gerturatzen dira foku horietan (errekan, herrigunean, industrialdean, landa eremuan,…) aurkitzen diren zaborrak biltzera.

2021eko otsaila eta urria bitartean, esaterako, Ibarrako puntu ezberdinetan kontzientziarik gabe botata utzitako zabor kopuru hauek bildu dira:

Plastikoa                                                  184,685 kg

Papera                                                       63,020 kg

Beira                                                         462,385 kg

Metala                                                      507,640 kg (1.222 lata)

Egurra                                                     698,695 kg

Eraispeneko hondakinak                        943,055 kg

Errefusa                                                  236,820 kg

Musukoak                                                           136

Pisu horietaz gain, honakoak ere jaso dira:        

Pilak                                        25 eta 2 kotxe bateria

Beste batzuk     3 sofa, hozkailu bat, kotxe-gurpilak…

Guztira 5.607, 375 kilo hiri hondakin sakabanatu otsailetik urrira bitartean. 

Azken hilabeteetan bildutako hainbat irudi:

Emeterio Arrese 10 kalean, Uzturpe Ikastolako haurtzaindegiaren parean:

Zelai Errekako bazterrean, Belauntzara doan zubi txikiaren altueran:

Zelai Errekako bazterrean:

 

Última Hora

Confortauto y Pirelli brindan una atractiva campaña de promoción

Confortauto se creó en 1996 como parte de la estrategia de integración vertical hacia delante de Neumáticos Soledad, uno de...
Más artículos como este