Uzturrera igotzeko bidea itxita egongo da ostegunean eta ostiralean - Noticias
San Sebastián 24h
Publicado · Lectura de 1 min
Uztailaren 8an eta 9an itxita egongo da Uzturrera igotzeko bidea, urbideak eta masa berria egin behar dutelako.
06·07·2021
Uzturrera igotzeko bidea itxita egongo da datorren ostegunean eta ostiralean. Goiko pistan (asfaltorik ez dagoen tokian) ur-bide berriak egin behar dituzte eta horretarako masa berria ere jarri behar dute. Langileek goitik-behera egingo dute lan, bide osoan arituko dira eta hutsik egon behar du pistak, beraz, ezingo da bide horretatik igaro. Beharrezko lan horiek direla-eta, ezingo da Uzturrera igo ostegunean eta ostiralean.