Aurten, dagoeneko, bi haurri eman diete ongietorria Ibarrara.
02·06·2021
Ibarrako Udalak haur jaioberriei ongietorria emateko dinamika jarri du abian. Herrian haur bat jaiotzen denean gurasoek gutun bat jasoko dute etxean, udaletxera joateko gonbidapenarekin; joaten direnean, udaletxean kutxa bat jasoko dute jaioberriarentzako hainbat oparirekin.
Kaxaren barruan izango dituzte alkateak jaioberriari idatzitako ongietorri-gutuna, haurra liburutegiko bazkide izateko txartela eta mikro-ipuin bat. Ekimenarekin udalak ongietorria eman nahi die herriko biztanle berriei, eta, aurten, bi kutxa banatu dituzte dagoeneko.